Monday, May 19, 2008 8:37:29 PM
Huarte Arte Garaikide Zentroak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa taldeak proposaturik, hemen duzue Jaso Ikastolan egin dugunaren zati bat. Ikasle bakoitzak egindakoaren azken hamabi argazkiak dituzue PHOTOS atalean.
Monday, May 19, 2008 8:34:54 PM
Jason ari garenari buruzko laburpena da honako hau.
Abiapuntua:
Ikasleek beraien iritzi eta aurreritzien partzialtasunaz ohartzen laguntzea. Beste iritzi batzuen berri izatea eta beste iritzi hauekin lan edo alderaketa egitea, ikuspegi osatuago bat lortzearren.
Kontextua:
Lana eskola saioetan egiten ari gara. Aldika beraien kabuz ikastola orduetatik kanpo egitekorik ere jarriko zaie.
Bitartekoa:
Argazkia da erabiltzen ari garen bitartekoa. Bat batekotasunak eta ikasleentzat erakargarri izateak eragin du aukeraketa. Baita Uharteko erakusketarekin loturak errazago ezartzeko aukerak ere.
Gaia:
Hiria da ausnartzeko aukeratutako gaia. Kasu honetan Iruñea.
Orain arte egindakoa:
1. Ikastolan - Ikastola dagoen auzoan barrena atera eta argazkiak egin ditugu. Nahi adina. Egindakoetatik bakoitzak sei aukeratu eta eman dizkit. Sei hoietatik nik hiru aukeratu ditut.
2. Ikastolan - PowerPoint emanaldia. Bertan bi atal: lehenengoan, eta argazkilaritza bitarteko izanen dugunez, eta klase orduetan gabiltzanez, enkuadrea, interesgunea, formatoa eta irudia/fondoari buruzko lau idei. Bigarrenean ikasle bakoitzaren hiruna argazki ikusi eta komentatu ditugu.
3. Oporretan -.Ikasle bakoitzak bi auzo aukeratu beharra du. Bat gustokoa eta bestea ez. Bakoitzari hiru adjetibo ezarri eta ondoren bertaratu eta argazkiak egin beharra du. Beraz, opor ostean, bi auzoren izenak, sei adjetibo eta sei argazki ekarri beharko dizkit ikasle bakoitzak. Auzo bakoitzeko hiru adjetibo eta hiru argazki.
4. Ikastolan – Bilduriko argazki eta adjetiboak auzoka bildu eta ordubeteko saio estuan denok ikusi ditugu. Ezarritako adjetiboen eta egindako argazkien gainean komentatzen aritu gara.
5. Ikastolan – Iruñeko plano handitxo batean argazkitutako tokiak markatu, gorriarekin negatiboak eta berdearekin positiboak. Irudiak kokatzea ere ongi legoke baina gehiegi dira. Hiriko zein ingurutan aritu gara eta zeinetan ez? (planoak erakusten du) Zeren arabera aukeratu ditugu auzook? (urbiltasunagatik, gomendioak medio, ezustean) Adjetiboen eta hiriaren planoaren artean paralelismorik bada? (ez dugu landu) Auzoen ezagutza zuzena duzue edo aurreiritziak? Nolakoak dira erabili ditugun adjetiboak? (gehienak nolakotasunari fisikoari buruzkoak dira eta gutxi batzuk izaera edo sentipenei loturikoak)
6. Oporretan – egiteke - Ikasle bakoitzak bi auzo aukeratu beharra du. Bat gustokoa eta bestea ez. Beste alde batetik sei adjetibo aukeratu beharko dituzte, izaerari buruzkoak, ez nolakotasun fisikoari buruzkoak. Hiru gustoko eta ez gustoko beste hiru. Aurreko saioan ez bezala, oraingoan gustoko sentsazioak gustoko ez dituzten auzoetan bilatuko dituzte, eta alderantziz.Beraz, opor ostean, bi auzoren izenak, sei adjetibo eta sei argazki ekarri beharko dizkit ikasle bakoitzak. Auzo bakoitzeko hiru adjetibo eta hiru argazki.